/Orendain-Guifi

Orendaingo Guifi.Net Sarea

GNU General Public License v3.0GPL-3.0

Orendain-Guifi

Orendaingo Guifi.Net sareareari buruzko eskuliburua.

Sarrera

Orendaingo Guifi.Net sarearen elementuak azalduko dira dokumentu honetan, nola konfiguratzen diren, nola konpondu arazoak daudenean, mantenu lanak nola egiten diren eta bezero berriak sarera lotzeko zer egin behar den.

Sarearen deskribapena

Orendaingo Guifi.Net sarea hiru osagai nagusiz osatuta dago:

  • Herriaren zuntz sarea, kultur etxeko rack-etik kaskoko ia etxe guztietara doana. Etxe bakoitzera zuntz dedikatu bat doa, ez da PON erako egitura bat.
  • Kultur etxeko rack-a. Bertan router nagusia, zuntza optikoko sitema, antenen alimentagailuak eta UPSa (bateria sistema argia joaten bada) daude. Movistarrek bere FTTH zuntz kaxa bat jarri du rack-aren ondoan.
  • Kultur etxeko antenakAntenek zuntza iristen ez den etxeetara ematen du seinalea, Urkolamendiko errepikagailura eta Guifi.Net-eko gainontzeko sarera konektatzea ahalbidetzen du.
  • Urkolamendiko errepikagailua. Kultur etxera begira antena bat du eta beste bat seinalea banatzeko.

Sarearen osagaiak

Herriko zuntz sarea

Herriko zuntz sarea zuntz monomodo-ko 12 hariko 10 mangeraz osatua dago, arketetan torpedoak daudelarik banatzeko.

Kultur etxeko rack-eko aparailuak

Kultur etxeko rack-eko aparailuen deskripzioa, goitik behera hasita.

drawing

Aparailua Norena Arduraduna Zertarako
Kaskoko etxe bakoitzera zuntz irteerak (4 rack unitate) Orendaingo herriarenak ? Etxe bakoitzera doan zuntza ordenatuta jartzeko
Zuntza banatzeko espiludun aparailuak (Spliterr-ak) Orendaingo herriarenak ? OLT-tik irtetzen den argia banatzeko (64 aldiz banatu liteke gehienez)
Huawei SmartAX MA5608T OLT aparailua Guifi.Net fundazioarena ? GPON erako zuntza sare bat kudeatze ahalbidetzen du
Mikrotik RB2011 routerra Orendaino herriarena ? OLTra konektatutako bezeroak, antenen sarea eta interneterako irteerak kudeatzen ditu
Antenen alimentagailua Orendaino herriarena ? Antenei argi indarra ematen die
Antenetara konexio panela Orendaino herriarena ? Antenetara konexioak era txukun batean jartzen ditu

Operatzaileen aparailuak hemen ikus daitezke, goitik behera:

drawing

Aparailua Norena Arduraduna Zertarako
Mikrotik RB2011 routerra Orendaino herriarena ? OLTra konektatutako bezeroak, antenen sarea eta interneterako irteerak kudeatzen ditu
Mikrotik RB3011 routerra Izarkom-ena Izarkom Izarkomeko bezeroei Interneteko irteera zerbitzua ematen die
Zuntz ONT bat Izarkom-ena Izarkom Argazkian falta da, Movistarren FTTH sare gainean Internetera irteteko
Mikrotik hEX S routerra Talaikide-rena Talaikide Talaikideko bezeroei Interneteko irteera zerbitzua ematen die
Zuntz ONT bat Talaikide-rena Talaikide Routerraren ondoan dago, Movistarren FTTH sare gainean Internetera irteteko
Mikrotik CRS328-4C-20S-4S+RM Switch SFP Talaikide-rena Talaikide Talaikideko bezeroei zuntz bitartez zerbitzua ematen die etxeraino

Kultur etxeko antenak

Kultur etxe gainean antenak daude kokatuta. Antenak dauden egitura Televes etxearen 360 sistemako mastillekin eginda dago, oinarri bat eta puntera bat erabiliz, punteran tubo bat du sartuta. Bientoekin lotuta dago eta guztira 7 metroko altuera izango du. Antenaren oinarritik 80mm-ko bi tubo jaisten dira rack-a dagoen tokira.

Antenen deskribapena goitik behera.

drawing

Antena Norena Arduraduna Zertarako
Mikrotik OmniTik antena Orendaingo herriarenak ? Zuntza ez duten etxeei interneta ahalbidetu. Alde guztitara zabaltzen du seinalea (ominidirekzionala da), baina indar gutxirekin
Ubiquiti Rocket M5 + AM-5G20-90 antena - Hegoaldera begira Orendaingo herriarenak ? Zuntza ez duten etxeei interneta ahalbidetu
Ubiquiti Rocket M5 + AM-5G20-90 antena - Iparraldera begira Orendaingo herriarenak ? Zuntza ez duten etxeei interneta ahalbidetu
Ubiquiti NanoBeam ? ? ?
Ubiquiti PowerBeam - ¿Baliarrainera begira? ? ? ¿Baliarraingo udaletxeko Guifi.Net supernodoarekin konektatu?
Ubiquiti PowerBeam - Ollaunera begira ¿Orendaingo herriarenak? ? Ollaun mendiko Guifi.Net supernodoarekin konektatu
Ubiquiti PowerBeam AC 400 ISO antena - Urkolamendira begira Orendaingo herriarenak ? Urkolamendiko Supernodo errepikagailura konektatu
Ubiquiti PowerBeam AC 620 ISO antena - Usurbera begira Orendaingo herriarenak ? Usurbeko Guifi.Net supernodoarekin konektatu - Talaia-ren Interneteko sarbidea ahalbidetu

Urkolamendiko Supernodoa

Ikustera joan behar

Zuntz optiko bitartez OLTra konektatzeko pausuak

Udaletxeko rack-etik etxeraino zuntza baldin badago eta etxe barruan zuntz kajetina jarrita badin badago, honako osagaiak behar dira konexioa burutzeko:

  • ONT aparailu bat
  • Bi zuntz kabletxo, bat rack-erako eta bestea etxerako

Osagai horiek edukita, kultur etxeko rack-ean zuntz splitter-etik iterteten den edozein portu etxera doan zuntzera konektatu behar da kabletxo baten bitartez. Etxean berdina egin behar da zuntz kaxetinetik ONTra.

ONT

ONT aparailuak rack-ean dagoen OLTra konexioa ahalbidetzen du, era desberdinetakoak daude, WiFi-a dutenak, WiFi-rik ez dutenak (kablezko konexioa bakarrik egingo bada), telefono bat konektatzeko aukera ematen dutenak... Huawei etxeko GPON OLT-ekin bateragarria izan behar du ONTak.

Hemen jartzen dira erabiltzeko moduko batzuk, eta beraien ezaugarriak:

ONT modeloa Prezioa Non Erosi Ezaugarriak
Huawei EG8010H EUR 28.9 Anvimur.com Ez du router edota WiFi funtziorik, aparteko router baten beharra du
Huawei EG8141A5 EUR 33.9 Anvimur.com Routerra, 2.4ko WiFi-a, telefonoko toma bat, Gigabit Ethernet bat eta 3 Fast Ethernet ditu
Huawei EG8145V5 EUR 46.9 Anvimur.com Routerra, 2.4/5ko WiFi-a, telefonoko toma bat, 4 Gigabit Ethernet eta USBa du

Zuntz kabletxoak

Bi muturretan SC/APC erako konektoreak dituzten bi kabletxo beharko dira, horrelakoak:

drawing

Hemen eros litezke adibidez:

www.anvimur.com/es/material-fibra-optica/1068-latiguillo-scapc-scapc-1m-o3mm.html

OLTaren konfigurazio

Hau oraindik idazteko... eta ez dirudi erraza izango denik. Oraingoz OLTa erabiltzen duen operatzaile bakarra Izarkom da.

Zuntz optiko bitartez Switch-era konektatzeko pausuak

Egun, Orendaineko kaskoan zuntz optikoa botata dago ia etxe guztietaraino kultur etxeko rack-etik. Bi eratara eman liteke interneta zuntz optiko sare honen gainean, GPON sistemaren bitartez eta switch baten bitartez. Biak egiteko aukera dago, GPON bitartez egiteko Huawei OLT aparailua erabili behar delarik eta bestela 24 portuko SFP switch-a. Hemen bigarren aukera explikatuko da.

Switch-a erabiliz zuntz optiko bitartez konektatzeko Orendaingo Guifi.Net sarera honakoak behar dira:

  • SFP-Ethernet medio konbertsorea bat edota SFP modulua duen router bat.
  • SFP-tik zuntz monomodo bidirezionaleko adaptadore joku bat (bat alde bakoitzerako).
  • Router bat (SFP-ko sarrera badu, medio konbertsorea ez da behar).
  • Bi zuntz optiko monomodoko kabletxo, alde batena LC-SCP konektorea eta bastean SC-APC konektorea dutenak.

Hemen etxe bateko muntaia nola gelditzen den:

drawing

SFP Switch-a

Mikrotik CRS328-4C-20S-4S+RM 24 SFP portuko Switch bat da. Kable batez Talaikide-ren Mikrotik hEX S routerrera lotuta dago eta bezeroentzako BiDI moduloak erabiltzen ditu, gaur egun Switchean jarrita dauden denak 1000BASE-BX-D (1490nm-TX/1310nm-RX) erakoak dira eta bezeroen etxeetan 1000BASE-BX-U (1310nm-TX/1490nm-RX) erakoak.

Hemen aparailua:

drawing

SFP-Ethernet konbertsorea

Edozein markako SFP-Ethernet konbertsore erabil liteke. Mekartuko merkeenak honakoak dira:

Konbertsore modeloa Prezioa Non Erosi
FS MMC-GASFP EUR 23.00 www.fs.com
Tp-Link MC220L EUR 16.92 www.maswifi.com

SFP-BiDi konbertsoreak

SFP modulutik zuntz optikorako konbertsoreak honakoak dira. Zuntzaren alde bakoitzean parejako bat jarri behar da eta bestean bestea. Beraz konexio bat egiteko bakoitzetik bat erosi beharra dago. Beste markarenbateko konbertsoreak ere erosi litezke, baina topatu diren merkeenak hauek dira.

SFP BiDi konbertsorea Prezioa Non Erosi
FS GLC-BX-U - 1000BASE-BX-D (1490nm-TX/1310nm-RX) EUR 8.10 www.fs.com
FS GLC-BX-D - 1000BASE-BX-U (1310nm-TX/1490nm-RX) EUR 11.00 www.fs.com
TP-Link TL-SM321A - 1000BASE-BX-D (1550nm-TX/1310nm-RX) EUR 30.95 www.ciudadwireless.com
TP-Link TL-SM321B - 1000BASE-BX-U (1310nm-TX/1550nm-RX) EUR 16.04 www.ciudadwireless.com

Routerra

Mikrotik markako routerrak dira erabilienak Guifi.Net sarean, merkeak eta onak direlako. Gainera enrutamendu eta tunelizazio aukera ikaragarriak eskaintzen dituzte, eta antena bidezko sarean beharrezkoak dira gaitasun hauek

Honako modelo hauek proposatzen dira:

Router modeloa Prezioa Non Erosi Ezaugarriak
Mikrotik hAP Lite classic MKT-RB941-2nD EUR 18.06 Landashop.com Lau Fast Ethernet portu eta 2.4 GHz-eko WiFia
Mikrotik hAP ac lite MKT-RB952Ui-5ac2nD EUR 39.64 Landashop.com Bost Fast Ethernet portu, 2.4 / 5GHz-eko WiFia, USB portua eta antena zuzenean alimentatzeko aukera PoE irteera bidez
Mikrotik hAP ac MKT-RB962UiGS-5HacT2HnT EUR 101.52 Landashop.com Bost Gigabit Ethernet portu, 2.4 / 5GHz-eko WiFia, USB portua eta antena zuzenean alimentatzeko aukera PoE irteera bidez
Mikrotik RB/R2011UiAS-2H-IN EUR 102.48 Landashop.com Bost Gigabit Ethernet portu eta bost Fast Ethernet portu, 2.4 GHz-eko WiFia, USB portua, SFP moduloa erabiltzeko aukera eta antena zuzenean alimentatzeko aukera PoE irteera bidez

Zuntz optiko kabletxoak

LC/UPC - SC/APC motako bi zuntz optiko kabletxo behar dira. Era honetakoak:

drawing

Kable bat rack-ean SFP switcheko BiDi konbertsoretik etxera doan zuntzera konektatu beharko da, eta bestea etxean zuntz optikoko rosetatik SFP-Ethernet konbertsoreko BiDi modulora.

Non erosi:

LC/UPC - SC/APC Kablea Prezioa Non Erosi
LC/UPC - SC/APC Kablea EUR 1.40 https://www.anvimur.com/es/material-fibra-optica/416-latiguillo-lcupc-scapc-3m-o2mm.html
LC/UPC - SC/APC Kablea EUR 2.20 https://www.fs.com/es/products/62913.html

Antena bitartez konektatzeko pausuak

Altena bitartez konektatzeko Orendaingo Guifi.Net sarera honakoak behar dira:

  • Udaletxeko edota Urkolamendiko antenera bisibilidadea. Ikusi egin behar da garbi-garbi, tartean zuhaitzak baldin badaude ez du balio.
  • Ubiquitiren M5 serieko antena bat. (Zihurtatzeke ea beste markakorenbat konektatu litekeen)
  • Mikrotik router bat.

Antena

Antenak kable bakrra izaten dute, datuak eta argi indarra daramatena, Etherneteko sareko kable baten bitartez, Power over Ethernet (PoE) sistema erabiliza. Antenari argi indarra bidaltzeko PoE injektore bat erabiltzen da. Ondoren adierazten den bezala:

drawing

Ubiquitiren M5 serieko antena bat behar da, hauek dira aukerak:

Antena modeloa Prezioa Non Erosi Ezaugarriak
Ubiquiti PowerBeam PBE-M5-400 EUR 81.34 Landashop.com 25 dBi-ko ganantzia, antenatik bi kilometro baino urrunago egonez gero egokia
Ubiquiti PowerBeam PBE-M5-300 EUR 69.34 Landashop.com 22 dBi-ko ganantzia, antenatik bi kilometro baino gertuago egonez gero egokia
Ubiquiti NanoBeam NBE-M5-16 EUR 59.60 Landashop.com 16 dBi-ko ganantzia, antenatik kilometro bat baino gertuago egonez gero egokia
Ubiquiti Nanostation Loco M5 EUR 59.77 Landashop.com 13 dBi-ko ganantzia, antenatik 500 metro baino gertuago egonez gero egokia

Aukera egiteko orduan dudak izanezgero ganantzia gehiagoko antena hartu, ganantzia gehiagok kalterik ez du egiten. Antena handiagoa izango da, eta garestiagoa baina seinale hobea jasoko du. Baita ere esan beharra dago seinale gehiegi ere txarra dela, bera ez jarri 25 dBi-ko ganantzia duen antena bat antena nagusitik oso gertu.

Antena teilatuan edo tokatzen den lekuan muntatzeko gehigarri hauek interesgarriak dira:

Gehigarria Prezioa Non Erosi Ezaugarriak
Ubiquiti NBE-WMK EUR 1.84 Landashop.com NanoBeam antenak paretean lotzeko lagungarria
Ubiquiti Nanobeam Window Mount 16 EUR 5.34 Landashop.com NanoBeam antenak lehio barrutik bentosa batekin jartzeko

Antenak instalatzeko orduan oso garrantzitsua da antenara doan kablea ona izate, kanpoko eguraldia jasango duena eta apantailatua (FTP) izango dena. Konektoreak ere apantailatuak izan behar dute. 5e kategoriako kablea nahikoa da.

Talaikide-n Ubiquitiren kable eta konektoreak erabiltzen ditugu bezeroen instalakuntzetarako, zehazki Ubiquiti Tough Cable PRO kablea eta Ubiquiti Tough Connector RJ45 konektoreak.

Oso garrantzitsua da tierrako kablea ondo lotzea konektorean tximistetatik babes egokia izateko, hemen muntaia bideo bat:

https://www.youtube.com/watch?v=xJcttdSkMTU

Antena mastila etxean baldin bada, bertara lotu liteke antena, bestela badaude tximiniari lotzeko abarkoi moduko herraje batzuk, ondorengo argazkitan ikusten diren erakoak:

drawing drawing

Sistma honek mastil bat jartzea ahalbidetzen du zulorik egin gabe tximinian, fleje galbanizatu batek inguratzen duelarik tximinia eta herrajeak duen karraka baten bitartez tentsatzen dena.

Guk bi leku hauetan erosten ditugu herrajeak:

Pieza Prezioa Non Erosi Ezaugarriak
OK-43T13 EUR 13.73 www.delta.poznan.pl Kit osoa, herrajeak eta flejea. Poloniako denda da.
ABARCON CHIMENEA PARA FLEJE (Bi behar dira muntai baterako) EUR 11.98 Bakoitza www.electronicabf.com Herrajeak bakarrik. Poloniakoa baino sendoagoa da.
CINTA FLEJE ACERO GALVANIZADO rollo 5 m 0,6x40 mm EUR 13.73 www.electronicabf.com Aurreko herrajeentzako flejea.

Antena mastil bezala fontaneriako tubo galbanizatua erabiltzen dugu, pulgada eta laurdenekoa. Oso tubo sendoa da eta galbanizatua gainera.

Antenaren konfigurazioa

Antena instalatu ondoren....

Haseran ordenagailu bat konektatu beharko da PoE injetorearen LAN portura eta konfiguratu. Konfiguratu ondoren Routerrera konektatuko dugu.

Ondorengo bideoan nahiko argi azaltzen da nola konektatu antena nagusira gure antena:

https://www.youtube.com/watch?v=HGjUdu0KZzc

Routerra

Mikrotik markako routerrak dira erabilienak Guifi.Net sarean, merkeak eta onak direlako. Gainera enrutamendu eta tunelizazio aukera ikaragarriak eskaintzen dituzte, eta antena bidezko sarean beharrezkoak dira gaitasun hauek

Honako modelo hauek proposatzen dira:

Router modeloa Prezioa Non Erosi Ezaugarriak
Mikrotik hAP Lite classic MKT-RB941-2nD EUR 18.06 Landashop.com Lau Fast Ethernet portu eta 2.4 GHz-eko WiFia
Mikrotik hAP ac lite MKT-RB952Ui-5ac2nD EUR 39.64 Landashop.com Bost Fast Ethernet portu, 2.4 / 5GHz-eko WiFia, USB portua eta antena zuzenean alimentatzeko aukera PoE irteera bidez
Mikrotik hAP ac MKT-RB962UiGS-5HacT2HnT EUR 101.52 Landashop.com Bost Gigabit Ethernet portu, 2.4 / 5GHz-eko WiFia, USB portua eta antena zuzenean alimentatzeko aukera PoE irteera bidez
Mikrotik RB/R2011UiAS-2H-IN EUR 102.48 Landashop.com Bost Gigabit Ethernet portu eta bost Fast Ethernet portu, 2.4 GHz-eko WiFia, USB portua, SFP moduloa erabiltzeko aukera eta antena zuzenean alimentatzeko aukera PoE irteera bidez

Routerraren konfigurazioa

Routerraren oinarrizko konfigurazioa egiteko....

IP bat lortu ondoren Guifi.Net-eko web orritik IP hori konfiguratu behar zaio routerrari, Internetera irteteko konexioa dagoen lekurenbatera egin behar da konexio bat, hau Interneteko konexio ornitzailearekin hitzegin beharko da nola egin, edota herriko Internet konexio arduradunarekin.

Dokumentazioa

Proiektu originalaren dokumentazioa honakoa da: