/plugin.audio.euskarazko-irratiak

Listen to nearly 30 radio stations that broadcast, completely or at least partially, in Basque language on your KODI media center. (Hau honen ispilu bat da: / This is a mirror of https://gitlab.com/aldatsa/plugin.audio.euskarazko-irratiak)

Primary LanguagePythonGNU General Public License v3.0GPL-3.0

plugin.audio.euskarazko-irratiak

Listen to nearly 30 radio stations that broadcast, completely or at least partially, in Basque language on your KODI media center. From version 2.0.0 onwards you can listen to a lot of podcasts in Basque language too.

Available on KODI's official add-on repository: http://addons.kodi.tv/show/plugin.audio.euskarazko-irratiak/

Plugin honi esker programazio osoa, edo gutxienez zati bat, euskaraz emititzen duten ia 30 irrati zuzenean entzun ditzakezu zure KODI multimedia zentroan. 2.0.0 bertsiotik aurrera euskarazko podcast mordo bat ere entzun dezakezu.

KODIren gehigarrien errepositorio ofizialean erabilgarri: http://addons.kodi.tv/show/plugin.audio.euskarazko-irratiak/

Nola instalatu

Une honetan KODIren gordailu ofizialean 16 bertsioa (Jarvis) edo berriagoetarako (17 Krypton betan dago) bakarrik onartzen dituzte plugin berriak. Horren ondorioz erabiltzen duzu KODIren bertsioaren arabera instalatzeko jarraitu beharreko pausoak desberdinak dira.

Artikulu honetan duzu jakin beharreko guztia: plugina nola instalatu, KODI euskaraz nola jarri... http://www.iametza.eus/euskara/bloga/euskarazko-irratiak-kodi-multimedia-zentroan-entzuteko-plugina

KODIren bertsioa >= 16

16 bertsioa edo berriagoa erabiltzen baduzu errepositorio ofizialetatik instala dezakezu plugina. Errepositorio ofizialetatik instalatzearen abantaila nagusia eguneraketa automatikoak dira. Pluginaren bertsio berriak argitaratzean automatikoki eguneratuko da zure sistema.

Artikulu honetan aurkituko dituzu egin beharrekoaren azalpenak pausoz pauso: http://www.iametza.eus/euskara/bloga/euskarazko-irratiak-kodi-multimedia-zentroan-entzuteko-plugina#kodiren-bertsioa-hb-16

Hala ere, nahiago baduzu zip fitxategitik ere instala dezakezu, baina kontutan izan pluginaren bertsio berri bat dagoenean berriz ere eskuz instalatu beharko duzula. Klikatu hemen zip fitxategia deskargatzeko.

KODIren bertsioa < 16 (Recalbox, OpenELEC...)

KODIren bertsio zaharragoetan euskarazko irratiak entzuteko plugina instalatzeko jarraitu beharreko pausoak desberdinak dira. Bertsio hauetarako plugina gordailu ofizialean ez dagoenez zip fitxategitik instalatu behar da. Aurrerago pluginaren bertsio berriak badaude, kasu honetan plugina eskuz eguneratu beharko duzu. Klikatu hemen zip fitxategia deskargatzeko.

Gamerauntsiak euskaratutako Recalbox banaketaren erabiltzailea bazara, zip fitxategitik instalatu beharko duzu, KODIren 15.2 bertsioa erabiltzen baitu. OpenELEC banaketak ere KODIren bertsio zaharrago bat erabiltzen du (Mila esker jakinarazteagatik @ander2).

Zip fitxategia erabiliz KODI instalatzeko jarraitu beharreko pausoei buruzko zalantzarik baduzu begiratu artikulu hau: http://www.iametza.eus/euskara/bloga/euskarazko-irratiak-kodi-multimedia-zentroan-entzuteko-plugina#kodiren-bertsioa-t-16

##License This plugin is free software/open source, and is distributed under the GNU General Public License v3 license.

GNU General Public License version 3