The Ol’ Western izeneko jokoa istorio lineal baten ezaugarriak dituen jokoa da, baita logika (asmakizunak baititu) eta abentura.
Western batean girotuta dagoen jokoa da; jokalaria pistolari bat izango da, Nevadako Ryolite herrira helduko dena, gaizkileen banda baten atzetik. Helburua banda harrapatzea eta kide guztiak erailtzea izango da, baina banda harrapatzeko hainbat leku edo egoeratik igaro beharko da.
Jokoa hiru egoeratan banatuta dago: Saloia, hilerria eta banketxea.
Lehenengoan tabernaria, prostituta eta gizon zaharra daude, eta hirurek emandako informazioarekin izkutatuta dagoen kutxagogor bat ireki behar da. Hori egitean, gutun bat agertuko da non hilerri bat aipatzen den, eta zuzenean hurrengo egoerara, hilerrira, pasatuko da.
Hemen ehorzlea eta apaiza soilik daude, eta elizara sartzea dugu helburu. Hori lortzean, gaizkile zauritu bat aurkituko dugu, banda harrapatzeko banketxera joateko esango diguna. Elkarrizketa honen ondoren, banketxera helduko gara.
Banketxean banda aurkituko dugu, zazpi gaizkilez osatuta. Helburua, arestian aipatuta dagoenez, etsai guztiak erailtzea da. Hemen bi amaiera posible daude:
-
Etsaiak erailtzea: Hau gertatzean, istorioari amaiera emateko testu bat agertuko da, baita zorionak emateko mezua. Ondoren, jokoa amaituko da.
-
Protagonista bizitzarik gabe gelditzea: Hau gertatzean, jokalariari jokatzen jarraitu nahi badu eskatuko zaio:
Baiezko erantzunean: Banketxea egoera berriz hasiko da. Etsaiak berriz agertuko dira eta protagonistaren bizitza topera igoko da berriro
Edozein beste erantzunean: “Game over” testua agertuko da eta jokoa bukatuko da.
Jokatzeko modua hurrengokoa izango da: Posibleak diren ekintzen zerrenda pantailaratuko da, zenbakizko lista eran, eta burutu nahiko den ekintzaren zenbakia kokatuz nahikoa izango da. Hasierako bi egoeretan, posiblea den ekintza nagusia elkarrizketa da.
Hala ere, NPC-ek (beste pertsonaiek) ez dute beti informaziorik emango, ausazkoa da. Beraz, baliteke pertsonaia batekin behin baino gehiagotan hitz egin behar egitea beharrezko informazioa lortzeko (nabarikoa da noiz gertatuko den).
Bukatzeko, esan beharra dago egoera bakoitzak bere mapa duela, eta ekintza bakoitza burutzerakoan mapa eguneratu eta berriz inprimatuko da.