/ERAinterimMBEB

Groenlandiako ur-masa eta energiaren balantzeak ERAinterim erreanalisiaren bidez.

Primary LanguagePython

[EU] Oinarrizko bibliografian izotz-geruzen gainean eguratsak sortutako hainbat hazkunde eta txikitze prozesuak deskribatzen dira, besteak beste: bero sor uxuak (lurrunketa edo sublimazioa), prezipitazioa (euria edota elurra), eguzkiko uhin-luzera laburreko (argi-ikusgai) edo uhin-luzera luzeko (infragorria) energiaren erradiazio uxuak, hodeitza (uhin-luzera luzeko gainazalak igorritako erradiazioaren kontrolatzailea) edo itsasoko eragina kostaldean, besteak beste. Lan honetan eguratseko eragin zuzenak direnak aztertu ditugu Groenlandiako gainazalean. Horretarako, ERA-Interim Europar ECMWF zentroko datuak erabili ditugu. Datuen sarearen erresoluzio horizontala 80km x 80 km-koa da eta 1979-2018 urte tartean daude eskuragarri. Hortaz, denbora periodo horretako datuak erabiliz 1980-2018 urte periodan zeharreko gainazaleko masa eta energia uxu netoak kalkulatu ditugu lan honetan. Alde batetik, ur masa galeraren ekarpen handiena urtzea izan dela ondorioztatu dugu. Izan ere, fenomeno honek izandako joera urtez urte handitu da, eta, periodo osoaren lehenengo hamarkadan batezbesteko 482 [Gt/urte]-ko balioa izatetik batezbesteko 583 [Gt/urte] izatera pasatu da azkenen hamarkadetan. Bestaldetik, prezipitazioaren ondorioz izandako ur ekarpen handiek, urtzeagatik izandako masa galerei aurre egin diete. Ondorioz, lurralde osoko gainazaleko masaren irabaziak galerak baino handiagoak izan dira. Hala eta guztiz ere, joera ezegonkorra izan duen gertakari bakarra urtzea izan da eta ondorioz, masa totalaren joera beherakorra dela ikusi dugu.