/sortu-dokumentazioa

Documentation example in markdown, easily exportable to PDF using Ibis

Primary LanguageHTML

Deskargatu eLiburua

Sortu eLiburu bat Markdown eta GitHub erabiliz

eLiburu bat modu kolaboratiboan sortzeko adibide soil bat da errepositorio hau.

Markdown lengoaia erabiliz sortutako testu fitxategiak ondoren eLiburu batean bihurtzen dira automatikoki, Ibis proiektua eta GitHub Actions erabiliz.

Ezaugarriak

  • Sortu edukia testu hutseko fitxategietan (Markdown erabiliz)
  • Aldaketak errez eta modu kolaboratiboan
  • Bertsio kontrola, aldaketen historikoa
  • Automatizatua, mantenurik gabekoa

Eta garrantzitsuena:

  • Emaitza PDF gisa esportatu ahal izatea
    • Pertsonalizatutako azala jarrita
    • Automatikoki sortutako "Eduki taula"-rekin (klikablea)
    • Itxura aldagarria (tipografia, atzeko kolorea...)
    • Syntax highlighting

Nola hasi?

Kopiatu errepositorio hau eta ondoren moldatu zure beharretara:

  • Moldatu ibis.php fitxategia, bertan liburuari buruzko oinarrizko informazioa aurkituko duzu
  • Moldatu liburuaren azala: assets/cover.jpg fitxategia ordezkatuz
  • Sortu edukia: ./content direktorioan fitxategiak sortuz

PDF sorrera

Liburu honen azken bertsioa automatikoki sortzen da "Release" bat argitaratzen dugun bakoitzean.